Shiatsu & akupuntura

Energetika txinatar tradizionaleko kabineta Hazparnen.

Photo Jone Bordato, palpation abdominale en acupuncture.

Jone Bordato

Shiatsu eta akupuntura tradizionalean berezitua, energetika txinatar tradizionaleko artak proposatzen dizkizut Hazparnen.

Bizia mugimenduan izanki, etengabe aldakorrak diren egoerei egokitu behar dugu : aldakortasunak desorekan ezartzen gaitu eta momenturo, oreka desorekan aurkitu behar dugu. Horregatik, garrantzitsuena ez da gertatzen zaiguna, baizik eta nola bizitzen dugun: energiak zirkulatzen duelarik, ongi izate fisiko eta emozionala sentitzen dira eta gorputzaren autosendatze gaitasuna indartua da.

Energetika txinatar tradizionala

Yin Yang

Yin eta Yang-ak aurkako polaritateak errepresentatzen dituzte. Materia eta energia, hotza eta beroa, hezea eta lehorra, malgua eta gogorra, pizua eta arina… Aldi oro zerbait yin dela erran daiteke yang den zerbaitekiko bakarrik : bata ezin daitekelako bestea gabe izan, osagarriak direlako, elkarrengan eragiten dutelako, bata bestea bilakatzen delako.
Segida irakurri...
Moxa erretzen orratzaren gainean.

Ikuskera holistikoa

Gizakiaren maila desberdinak (maila fisikoa, emozionala eta psikikoa) elkarri lotuak direla kontutan hartzen da. Honela, zentzu psiko-somatikoan, bizipen emozionalek ondorio fisikoak ukan ditzake : haserre handi batek migraina eman dezake, tristurak bularraren tinkadura edo eztula... Beraz, emozioa lasaitzearekin nahasmen fisikoak desagertzen ahalko dira.
Segida irakurri...