Akupuntura tradizionala

Milaka urteetako pratika honetan, orratzak, bentosak eta moxak (erretzen diren artemisia makiltxoak) erabiltzen dira, energia sare bat osatzen duten meridianoetako puntuak akuilatu ala barreiatzeko. Honela estimulatuak diren puntuen konbinaketak, mezu bat bidaltzen dio gorputzari, haren energiaren zirkulazioa harmonizatzeko.
Segida irakurri...
Kanpoko faktoreek bezainbeste (aroa, elikadura, kutxadurak…), barne faktoreek (estresa eta emozioek) desoreka energetikoak eragin ditzakete. Pertsona osotasunean hartuz, akupunturak funtzio fisiologikoak errazteaz gain, tentsio fisikoak arintzen eta blokeo emozionalak askatzen ditu. Gehienetan, egoera emozionala eta fisikoa hain lotuak dira, non saio baten onurak, maila desberdinetan sentitzen ahalko diren. Papoaldean kokatuak diren puntu emozionalak askatzeak adibidez, arnasa erraztu eta irauten zuen eztul bat pasarazi dezake. Edo giltxurrunen energia indartzeak, bizkarreko minak lasaitzeaz gain, norkbere baitako konfiantza indartzen laguntzen ahalko du ere bai.
Segida irakurri...
Orratzarekin puntu bat akuilatzen

Akupuntura saio bakoitza berezia da, hartzailearen momentuko egoera energetikoari erantzuten diolako. Beraz, akupunturako saio bat hartzera etortzen bazara, lehendabizi, galdezketaren eta pulsoen hartzearen bidez, bilan energetiko bat eginen dut. Bilan honen helburua, aurkeztuko dizkidazun arazoen erroa aurkitzea da. Hortik, agerian ezarria izan den desoreka energetikoa erregulatzeko puntuen aukeraketa ondorioztatzen ahalko dut. Akupuntura tradizionalean, yin-yang-aren arauetan oinarritutako arta printzipioak artoski jarraitzen badira, ez da, aldiz, errezetarik erabiltzen.

Zertarako

Akupuntura prebentzioan erabiltzeak zentzu handia dauka, zeren Qi-a indartsua delarik eta ongi zirkulatzen duelarik, eritasuna ez delako instalatzen.

Lehengo Txinan, jendeek haien medikua ordaintzen zuten osasuntsu egoten lagun zitzan eta eritzen zirelarik, ordaintzea gelditzen omen zuten : ikuskera tradizional honen arabera, artak, ororen aitzinetik gorputzaren autosendatze gaitasuna indarrean mantentzeko helburuarekin egiten ziren.

Horregatik, edozein motako kalte egonkortu aitzin saio bat egitea gomendagarria da. Eta sasoieko eritasunei hobeki aurre egiteko, prebentziozko artak egitea biziki interesgarria da. Udazkena, adibidez, sasoi aproposa da, bai gripearen kontrako imunitatea azkartzeko, baita udaberriko alergiak menperatzeko ere.

Bizkitartean, eritasuna azkarki instalatua delarik eta medikuak manatutako erremedioak hartu behar direlarik ere, akupunturak sustengu estimagarria eskaintzen du. Izan ere, energiaren zirkulazioa erraztuz, erremedio tratamenduen efektu segundarioak arintzeaz gain, pertsonaren bizkortasuna indartzen du. Honela gorputzari bere autosendatze gaitasuna berriz atxematen laguntzen dio.

Ororen aitzinetik, persona haren dimentsio guziekin kontutan hartzen duen pratika bat da eta ongi izate orokorra sustengatzen du: energiak ongi zirkulatzen duelarik, gure baitan goxoan sentitzen gara.

Pulsoak hartzen ari, bilan energetikoa egiteko.

Norentzat

Akupuntura saioak denei irekiak dira.

Halere, haurrekin ez dut orratzik erabiltzen : moxak eta bentosak erabiltzen ditut. Beharrezkoa delarik, saioa shiatsuarekin osatzen dut.

Haurdun diren emazteendako segipen berezi bat proposatzen dut haurdunaldi osoan zehar. Segipena akupunturarekin bakarrik egin dezakegu ala shiatsuarekin aldizkatuz.

Ez naiz medikua, ez dut akupuntura sintomatikorik pratikatzen, enekin egiten duzun saio batek ez dezake mediku kontsulta bat ordezkatu eta seguritate sozialak ez du ordaintzen. Ongi-izatearen eremuan pratikatzen dut.