Shiatsu

Shiatsua, XX. mende hasieran agertu zen esku-arta bat da. Izenak « erhien presioa » erran nahi du Japoneraz, masaia mota honetan, puntu zehatz batzu zapatuz, energiaren zirkulazioa harmonizatzen delako.

Gaur egun, bi shiatsu mota nagusi badira : Namikoshirena eta Shizuto Masunagarena. Honek, energetika txinatar tradizionaleko printzipioak barneratu zituen shiatsuaren pratikan : ororen buru, orratzik gabeko akupuntura mota bat asmatu zuela erran daiteke.

Masunagaren estiloa « zen-shiatsu » izendatua da eta hau da, nik, praktikatzen dudana. Ene saioetan, beraz, energetika txinatarreko meridianoetan zentratzen naiz eta haien baitan, energiaren zirkulazioa orekatzean. Presioetaz gain, luzaketak eta artikulazioen maneiuak ere egiten ditut.

Tradizioari jarraikiz, shiatsua lurrean den futoi baten gainean egiten dut. Honela, kalitatezko presioak egin ditzazket, indarrik egin gabe, ene pisua erabiliz eta « hara » deitzen den xilko azpiko zentro energetikotik lan eginez.

Shiatsu Jone Bordato, lepoaren luzaketa argazkitan

Oharra

Shiatsua jantzirik errezebitzen da. Hobe, beraz, jantzi malgu eta erosoekin etortzen bazira, zure mugimenduak aske izan daitezen. Honela saioaz osoki gozatzen ahalko duzu.

Norentzat

Esku-arta hori, denei irekia da, bakoitzari, haren beharren araberako presioak egiten zaizkiolako. Ondorioz nini, haur, zahar, baita haurdun diren emazteek ere jaso dezakete.

Shiatsu bakoitza arras berezia da, errezebitzen duenaren beharrari, hots bere momentuko egoera energetikoari erantzuten diolako. Hasi aitzin, galderak pausatzen ditut, pulsoak hartzen eta sabela haztatzen : honela, lortutako informazioetan oinarrituz bilan energetiko bat egiten dut eta saioa horren arabera bideratzen, gorputzari bidalitako mezua, ahal bezain zuzena eta zehatza izan dadin.

Shiatsu Jone Bordato, photo main sur le dos

Zertarako

Pertsona osotasunean hartuz, shiatsuak funtzio fisiologikoak errazteaz gain, tentsio fisikoak arintzen eta blokeo emozionalak askatzen ditu. Gehienetan, egoera emozionala eta fisikoa hain lotuak dira, non saio baten onurak, maila desberdinetan sentitzen ahalko diren. Hala nola, diseriketa funtzioak errazteak lasaitasuna ere ekarriko du, ala estresak eragindako karga mentala arintzeak, buruko minak kenduko eta loa erraztuko ditu. Shiatsuak egunerokoan trabagarriak diren kalte anitz arintzen laguntzen du eta sustengo baliotsua izan daiteke emozionalki dorpeak diren garaiak zeharkatzeko.

Galderak izanez gero, ez duda deitzen, gogotik erantzunen dizut.

Ez naiz medikua eta enekin egiten duzun saio batek ez dezake mediku kontsulta bat ordezkatu.