Ene ibilbidea

Formakuntza

  • Shiatsuzaleen eskolan diplomatua 2011an.
  • IEATC-Bordeaux-n diplomatua (Institut d’énergétique et d’acupuncture traditionnelles chinoises) 2019an.
  • Postgraduatu formakuntza psikismoari buruz, Pariseko IEATC eskolan 2022an.

Hasiera batean, izateari buzuruzko galdezketek motibaturik, Pariseko Sorbonne fakultatean, filosofiako master bat egin nuen. Ondoren, sei hilabetez Indian bidaiatzera joan nintzen. Han nuen shiatsua ezagutu: hilabete bateko ikastaldia egin nuen Punen, S.R.T.Ian (Shiatsu Research and Training Institute), Desai medikuarekin. Goizean kurtso teorikoa ematen zigun eta arratsaldean haren kontsultetara joaten ginen, jendea nola artatzen zuen obserbatzeko. Honela shiatsuaren onurak deskubritu nituen. Indiatik itzultzean, hain nintzen inspiratua eta konbentzitua, non shiatsu eskola batean sartzeko erabakia hartu nuen. Beraz, hiru urtez (lehen biak Donostian eta azkena Madrilen), Shizuto Masunaga-ren Zen shiatsua ikasi nuen, Amigos del shiatsu eskolako formakuntza profesionala burutuz.

2013-an, shiatsulari gisa jarri nintzen Hazparneko kabinetan.

Jone Bordato shiatsularia
Halere sentitzen nuen, osasuntsu mantentzen gaituzten arau energetikoen ezagutza zehatzago eta osoago bat erdiesteko, formatzen segitu behar nuela. Beraz, 2016an, shiatsuaren iturrira joatea erabakirik, energetika txinatar tradizionalari buruz itzuli nintzen eta Bordaleko IEATC eskolan (Institut d'énergétique et d'acupuncture traditionnelles chinoises) akupuntura ikasten hasi nintzen.
Segida irakurri...

Gainera, 2022an, psikismoari buruzko formakuntza gehigarri bat egin nuen, Pariseko IEATC eskolan, energetika txinatarrak askapen emozional eta psikikoendako eskaintzen duen ulermen zoragarria barneratzeko, eta ene saioak, beharrezkoa delarik, horri buruz ere bideratu ahal izateko. Honela, akupunturako saioen bidez, lanketa berezi bat egin daiteke, traumatismo baten ondorioz instalatu diren blokeo emozionalak askatzeko ala pizuegiak diren familia memorien eragina arintzeko, adibidez.

Bestalde, 2023an, hilabetean behin, Baionako Belharra klinikako onkologia zerbitzuko eriei shiatsu saioak eman dizkiet, zerbitzu paliatiboan sortu duten Lorea elkartearen eskaintzen kuadroan. Lan esperientzia bat baino gehiago, erakaspen handiko bizi esperientzia bat izan da enetzat. Aldi oro, ene aitzinean nuen pertsonari, eskaintzen nion presentziaren kalitatea zaintzera gonbidatzen ninduen esperientzia bat.

Gaur egun, Hazparneko kabinetean, bai shiatsu, bai akupuntura saioak eskaintzen ditut. Eta askotan, biak hain osagarriak iduritzen zaizkit, non saio berean uztartzen ditudan, orratzen zehaztasuna eskuen berotasunaz lagunduz.
Egiten dituztan saio indibidualetaz gain, tailer edo mintzaldiak proposatzen ditut, ere bai, energetika txinatar tradizionalak eskaintzen duen biziaren eta gizakiaren ulermena transmititzeko.